Etxarri Kanpinean familiako kide guztientzako animazio-jarduerak aurkituko dituzu.
Zure oporrak gure instalazioetan ahalik eta gehien disfrutatzea eta gozatzea nahi dugu. Gure animazio-taldeak kanpineko egonaldia mugarik gabeko dibertimenduz betetako esperientzia bihurtuko du.
![Camping Etxarri - Txiki Txoko. Instalaciones y servicios.](https://campingetxarri.com/wp-content/uploads/2024/01/DSC05985-scaled-1.jpg)
Umeentzako tailerrak eta jarduerak
Txikienak liluratuta geratuko dira gure pintura-tailerrekin, eskumuturrekoekin, eskulan-saioekin, pintakarekin, marrazkiekin, haurrentzako musika-saioekin… Horietan guztietan, irudimena eta sormena landuko dituzte.
![Camping Etxarri, actividades infantiles.](https://campingetxarri.com/wp-content/uploads/2024/01/DSC05232-Mejorado-NR-scaled-1.jpg)
Mahai-jokoak
Gure mahai-jokoen saioekin familiako kide guztiek izugarri gozatu ahal izango dute, txikienetatik handienetara.
![Camping Etxarri - Actividades. Animación en Navarra.](https://campingetxarri.com/wp-content/uploads/2024/01/camping-ECHARRI-pisci-8-scaled.jpg)
Igerilekuko jolasak
Murgildu zaitez Etxarri kanpineko igerileku-jokoetan! Igerilekuaren ondoan dugun animazioak esperientzia paregabea eskaintzen dizu, uretako jolasez betea, eguzkipean ematen dituzun egunak ahaztezinak izan daitezen.
![Camping Etxarri, actividades deportivas.](https://campingetxarri.com/wp-content/uploads/2024/01/Camping-Etxarri_-21.jpg)
Kirol jarduerak
Etxarri kanpinean dibertsioa, kirola eta natura batzea aukera ezin hobea dela badakigu. Horregatik, gure animazio-eskaintzan zure egonaldian aktibo eta entretenigarri mantenduko zaituzten kirol-jarduerak ere eskaintzen ditugu.
![Camping Etxarri - Pista de pádel. Instalaciones y servicios](https://campingetxarri.com/wp-content/uploads/2024/01/camping-ECHARRI-Padel-2-1-scaled-e1704356998561.jpg)
Padela
Padel zalea zara? Etxarri kanpinean, gure padel pistetan partida zirraragarriez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. Egin bat gurekin kirola eta lehia giro lasai eta atseginean gozatzeko modu bikain batean.