ZER EGIN FAMILIAN

Etxarri kanpinean familiako kide guztientzako jarduerak eta txangoak aurkituko dituzu. Zure oporrak gure instalazioetan ahalik eta gehien aprobetxatzea eta gozatzea nahi dugu.

 

Etxarriko kanpinetik oso gertu dagoen haritz-baso eder batetik igarotzen da bidexka. Ibilbide hori bertako bidezidorren sarearen zati bat da. Bidexka guztiak behar bezala seinaleztatuta daude. 

Ibilaldia egitea erraza da eta esperientzia bisual paregabea eskaintzen du. Ezin hobea da familiekin eta haurrekin egiteko, eta aproposa urteko edozein sasoitan egiteko. 

Camping Etxarri, actividades. Descubre Navarra.
Camping Etxarri, actividades. Descubre Navarra.

Ezagutu Nafarroako espiritualtasun gune zaharrenetako bat, Aralar mendilerroaren natura ikusgarriaz inguratua dagoena. 

Santutegiko ateak —arkitektura erromanikoaren benetako maisulana— beti daude irekita ongietorria emateko leku honetara historiaz, kondairaz eta artez betetako txoko eder baten bila iristen diren erromes eta bidaiariei.

Camping Etxarri, actividades. Descubre Navarra.
Camping Etxarri, actividades. Descubre Navarra.

Aralar parkeak oroitzapen ahaztezinak utziko dizkizu. Euskal Herriko eremu menditsu garrantzitsuenetako bat da, hedadurari eta altitudeari dagokienez, eta erreferentziazko tokia paisaiarengatik. 

Parkeak ingurune ezin hobea eskaintzen du jarduera ugari egiteko, bai familian, bai bikotean, hala nola gazta eta sagardoaren dastatu, bizikleta ibilbideak nahiz zaldi gaineko paseoak egin, monumentu megalitikoak ikusi… Ezagutu Aralar parkea.

Nafarroako mendebaldean, Urbasa eta Andiako Parke Naturalean, paisaia idiliko bihurtzen duten  belardi zabalak eta pagadi hostotsuak, bordak, ardiak eta bertako arrazako zaldiak daude.

Altxor naturala da, zure oporretan naturarekin konektatzeko aukera ematen dizuna.

Camping Etxarri, actividades. Descubre Navarra.
Camping Etxarri, actividades. Descubre Navarra.

Umeentzako plan ezin hobea. Animaliak, atrakzioak eta show-ak.


Sendavivan 5 kontinenteetako 800 animalia baino gehiago daude, 30 atrakzio adin guztietarako eta 6 emanaldi ere bai, hainbat gairi buruzkoak.


Deskubritu ezazu. 

Camping Etxarri, actividades. Senda Viva