Etxarri Kanpinean familiako kide guztientzako animazio-jarduerak aurkituko dituzu.

Zure oporrak gure instalazioetan ahalik eta gehien disfrutatzea eta gozatzea nahi dugu. Gure begirale-taldeak, kanpineko zure egonaldia, dibertimenduz betetako esperientzian bihurtuko dute.

Camping Etxarri - Txiki Txoko. Instalaciones y servicios.

Umeentzako tailerrak eta jarduerak

Txikienak liluratuta geratuko dira gure pintura-tailerrekin, eskumuturrekoekin, eskulan-saioekin, pintakarekin, marrazkiekin, haurrentzako musika-saioekin… Horietan guztietan, irudimena eta sormena landuko dituzte.

Camping Etxarri, actividades infantiles.

Mahai-jokoak

Gure mahai-jokoen saioekin familiako kide guztiek izugarri gozatu ahal izango dute, txikienetatik handienetara.

 

alquiler bicis

BIZIKLETAK ALOKATZEA

Bi gurpilen gainean paisaia berriak aurkitzea gustatzen zaizu? Etxarriko Kanpinean, bizikletak ditugu alokairuan, ingurunean ibilaldirik politenak egin ditzazun. Gainera, hainbat estilo eta mailatako ibilbideei buruzko informazio guztia eskaintzen dizugu. Naturarekin pedalei eraginez konektatzeko modu ezin hobea!

Camping Etxarri - Actividades. Animación en Navarra.

Igerilekuko jolasak

Murgildu zaitez Etxarri kanpineko igerileku-jokoetan! Igerilekuaren ondoan dugun animazioak esperientzia paregabea eskaintzen dizu, uretako jolasez betea, eguzkipean ematen dituzun egunak ahaztezinak izan daitezen.

AQUAGYM

Kirol jarduerak

Etxarriko kanpinean dibertsioa, kirola eta natura batzea aukera ezin hobea dela badakigu. Horregatik, gure animazio-eskaintzan zure egonaldian aktibo eta entretenigarri mantenduko zaituzten kirol-jarduerak ere eskaintzen ditugu.

 

MUSICA

ZUZENEKO EMANALDIAK

Etxarriko Kanpinean zuzeneko emanaldi eskaintza zabala dugu udako arratsaldeak girotzeko. Musika zuzenean, magia ikuskizunak, clowna, antzerkia eta askoz gehiago. Gainera, txikienentzat, diskotxiki bat dugu, eta, han, gustuko dituzten abestien erritmoan dantzatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Eta eguna amaitzeko, ez dago ezer hoberik aire libreko gaueko zinema-saio bat baino, izarren azpian familiarekin gozatzeko ezin hobea. Dibertsioa guztiontzat!

Camping Etxarri - Pista de pádel. Instalaciones y servicios

Padela

Padel zalea zara? Etxarriko kanpinean, gure padel pistetan partida zirraragarriez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. Egin bat gurekin kirola eta lehia giro lasai eta atseginean gozatzeko modu bikain batean.

 

masajes

MASAJEAK

Oparitu ongizate une bat Etxarriko Kanpinean. Jar zaitez gure masajista profesionalaren eskuetan, eta aukeratu masaje lasaigarri bat edo aurpegiko masaje bat. Gozatu opor oso batzuez, zu zainduz. Erreserbatu zure saioa orain, 35 € soilik ordainduta.