ONGI ETORRI ETXARRI KANPINERA
Honaino iritsi bazara, kanpina hobeto ezagutu eta guri buruz gehiago jakin nahi duzulako da.Elkar ezagutzeko gogorik bai? Jarraitu irakurtzen!
FAMILIA KANPINA NAFARROAN
Familia kanpina eta pet friendly gara, Sakanan kokatua, leku natural paregabe batean. Milaka urteko haritzez eta mendiz inguratutako opor ahaztezinak ziurtatzen dizkizugu,. Etxarri kanpina toki ezin hobea baita bertan zauden bitartean deskonektatu eta pilak kargatzeko.
Igerilekua, taberna-jatetxea, padel-pista, haur-parkeak edo barbakoak eta piknikak zure esku jartzen ditugu. Udako hilabeteetan ere ekintza ugari eta animazio-jarduerak eskaintzen ditugu.
Gainera, kanpineko lantaldeko guztiek pozik hartuko zaitugu, gure familiakoa bazina bezala.
EGONALDIA NATURA BETE-BETEAN
Basoek, lurrak eta ibaiak paisaia natural ikusgarriak sortzen dituzte. Etxarri kanpinean Sakanako bailarako hainbat ibilbide ezagutu ahal izango dituzu, gure inguruko ondare naturalaren erakusle direnak.
Gure kanpinean erabat integratuta gaude naturan, opor ahaztezinak izan ditzazun. Ibilbideak bizikletan, gure milaka urteko haritzak ezagutzeko ibilaldiak edo ibilbide mikologikoak dira zure egonaldian aukeratu ahal izango dituzun jardueretako batzuk.