DESKONEKTATZEKO LEKU APROPOSA
Etxarri Kanpineko aterpetxea ostatu ezin hobea da taldeko egonaldiak egiteko, bai eskolako edo aisialdiko taldeentzat, helduen taldeentzat, kirolarientzat, jardunaldietarako…
Etxarri Kanpineko aterpetxea
4 log
62 pax
Aterpetxeak edukiera ezberdineko 4 logela ditu, ohatzeak dituztenak eta guztira 62 pertsona sartzen dira barnean. Bakarrik lo zakua ekarri behar da, ohatzeek beheko izara eta burkoa dituztelako jada.
Taldearen eskura: erabilera anitzeko gela handi bat, mahai eta eserlekuekin, sukalde hornitu bat, eta bainu-dutxen bi bloke ezberdin.
ARGAZKIAK
Kanpina naturan bertan eta Aralarko haritz-basoen inguruan kokatuta dagoenez, gure aterpetxea leku ezin hobea da umeekin eta gazteekin kanpaldiak egiteko, kirol-jarduerak egiteko eta ingurune naturalarekin harremanetan jartzeko. Era berean, taldean oporrak hartzeko leku ezin hobea da, erlaxatzeko eta deskonektatzeko.
Aterpetxea urteko edozein sasoitarako da egokia, berokuntza zentralizatu sistema baitu.
Pentsio erdia edo pentsio osoa kontratatzeko aukera dago.
Txikienentzako jolas eta hezkuntza jarduerak proposa ditzaketen begirale talde bat ere badugu, ingurune naturalarekin, gure inguruko historia eta tradizioarekin, mitologiarekin, eskulanekin eta abarrekin lotutako jarduerak proposa ditzaketenak.
KONTAKTUA
Informazio gehiago nahi baduzue ez izan dudarik eta idatzi info@campingetxarri.com
KONTAKTUA