INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK

Oporrak natura bete-betean igaro nahi dituzu?

Gure familia-kanpina Sakanako bailara ederraren bihotzean dago, milaka urteko haritzez inguratuta. Kanpinak Nafarroako benetako esentziaz erabat gozatzera gonbidatzen zaitu. Gainera, zure egonaldia ahalik eta erosoena izan dadin, zerbitzu sorta zabala eskainiko dizugu.

Ongietorri beroa izango duzu, baita taberna, jatetxea, animazioa, atseden guneak, igerilekua, kirol instalazioak eta beste zerbitzu asko ere eskura izango dituzu. Aparkatu zure ibilgailua, utzi ekipajea eta gozatu ahalik eta gehien zure oporraldiaz.

TABERNA JATETXEA

Ez dago ezer hoberik udako denboraldian aire zabalean zure otorduak dastatzea baino.

Camping Etxarriko gure taberna-jatetxeak egunero bertako produktuez eta produktu freskoez osatutako karta zabalaz gozatzeko aukera ematen dizu. Bertan pintxoak, eguneko menua, ogitartekoak, plater konbinatuak eta pizzak aurkituko dituzu.

Nahiago baduzu, gure chefaren sukaldaritzaren muinaz ere goza dezakezu barruko jangelan.

Erreserba telefonoz egin dezakezu: 948 46 17 32

Camping Etxarri - piscina. Instalaciones y servicios.
Camping Etxarri. Instalaciones y servicios

Piknik- eta barbakoa-gunea

Etxarriko kanpinean hiru gune ditugu parrilladun barbakoekin, baita gure bezero guztien eskura dagoen piknik-gunea ere.

Gozatu bazkari edo afari batez aire zabalean, zure gertukoen ondoan. Deskonektatu zure oporretan natura barnean. 

Camping Etxarri - Zona de picnic.
Instalaciones y servicios.
Camping Etxarri - Animación. Juegos en la piscina.

padel pista

Nafarroan padel-pistak dituen kanpin baten bila zabiltza? Etxarri kanpina toki aproposena da zuretzat!

Entretenimendurako eta dibertimendurako gune bat dugu, non kanpinlariek goza baitezakete padel pistaz.

Palak eta pilotak ditugu (fidantza bat jarri beharko duzu), kirola eginez ahalik eta gehien gozatu dezazun.

*Padel pista alokatu dezakete gure instalazioetan ostatu hartzen ez duten guztiek (4 euro/ordua).*

Camping Etxarri - Pista de pádel. Instalaciones y servicios

AUTO ELEKTRIKOAK KARGATZEKO GUNEA

Etxarri kanpinean energia berdearen aldeko apustua egiten dugu; horregatik, gure instalazioetan auto elektrikoak kargatzeko gunea daukagu, gure eraikin nagusian eguzki-plakak instalatu baititugu. 

Gure kanpinean zure ibilgailua % 100ean berriztagarria den energiarekin kargatu ahal izango duzu, eta horrela, prest edukiko duzu zure eskapada eta txangoak egiteko. 

Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa den informazio guztia ELECTROMAPS aplikazioan aurkituko duzu.